Skip to main content

PRESTATU ZURE BIDAIA

IBILBIDE EZBERDINAK AUTOKARABAN

PRESTATU ZURE BIDAIA

Ibilbide ezberdinak autokarabanan

Atal honetan Flying autokarabanak-etik gure ezagutza eta experientzia zuekin elkarbanatu nahi dugu. Honetarako erruta batzuk erraztu nahi izan dizkizuegu, aukerako ibilbide ezberdinekin eta denboran zehar garatzen joango direnak. Hauekin, aukera bikoitza dugu, alde batetik, markatutako ibilbidea jarraitu dezakegu eta bestaldetik interesatzen zaigun leku puntual baten informazioa erabil dezakegu.

Euskal Herria bidaiatzeko leku zoragarria da. Natura, kirolak, itsasoa, ohiturak, gastronomia… maite dituen bidaiariarentzat leku zoragarria. Zure bidaian giro ederra, paisai errepikaezinak, leku turistiko nahiz herrikoiak, gastronomia gozo eta oparoa, ekintza ugari, festak, azokak, jendeaz gozatzeko aukera izango duzu.

HAUEK DITUZUE AUTOKARABANAN EGITEKO GOMENDATZEN DIZKIZUEGUN BIDE BATZUK. IRTEERA GIPUZKOAN DUTE ETA EUSKAL HERRIKO ZEIN GERTUKO LURRALDEETAN EGOKITZEN DIRA.
AUKERATU AUTOKARABANAN EGIN NAHIKO ZENUEKETEN BIDAIA ETA ETAPA EZBERDINETAN BANATUTA ERAKUTSIKO DIZUEGU.
Azpeitia – Hondarribia, 8 etapatan

Gipuzkoa lurralde txikiena izanik ere bere azalerari dagokionez, aukera zabalak ematen dizkio bidaiariari. Jarraian etapa ezberdinak uztartu ditzakezu.

  • Kostaldeko Gipuzkoak, itsaso usaina du eta bertan parrilan egindako arrain goxoez gozatu dezakegu. Nazioarte ezagunak diren Surf-az disfrutatzeko itsasertzak ditugu, hala nola estropada txapelketak, Donostiako kontxan jokatzen den txapelketa ospetsua delarik kirol honen erakusletako bat.
  • Gipuzkoa berdea, bertan mendi eta xarma berezia duten hainbat bailara aurki ditzakegu, baserri giro eta aintzinako ohitura zaharren aintzindari.
  • Festa giroko Gipuzkoari dagokionez, esan beharra dugu urte guztian zehar aurkitu ditzakegula herri eta txoko ezberdinetan ospakizunak, nahiz eta uda partea den aberatsena gai honi dagokionez, heldu zein umeen gozamenerako.
  • Gipuzkoa gastronomikoa, mundu mailako erreferente bat da, eskaintza zabala aurkitu dezakegularik bertan, Michelin izardun menutik, merkeagoa den batetara edota “pintxoz” gozatu ahal izateko, bai Donostia hiriburuan, zein lurraldeko beste herritxoetan ere.
· Ezagutu Azpeitia – Hondarribia 8 etapatan
Azpeitia – Bilbo, 8 etapatan

Euskal Herrian protagonista nagusietako bat itsasoa da, eta Bizkaian bereziki kostako 150 kilometrotaz gozatzeko aukera dugu, honek irteera eta plan askotarako aukera ematen digularik.

Muskizetik Ondarroara, gure kostaldeak aukera erakargarri ugari eskaintzen ditu: arrantza herri ederrak bisitatu, ohiko jaietan parte hartu edo dastatu eta itsasotik jaki freskoak erosi…

Bizkaiko kostaldea osatzen duten 28 hondartzetan kirol mota guztiak praktikatu ahal izango dituzu surfa, piraguismoa, parapentea, boleibola… Ezagutu ezohiko hondartzak eta paseatu kostaldean zehar Kantauri itsasoko erasoaldia lekuko duzularik, Gaztelugatxeko San Juan edo Urdaibaiko Biosfera Erreserba bezalako lekuak ikusiaz. Eta nola ez, hori guztia, gure parrilla eta jatetxeen eskaintza gastronomiko bikainekin batera, gure ardo zuriak, txakolinak eta sagardoak lagunduta.

Guzti honek ahaztezina eta errepikaezina den plan batetara gonbidatzen gaitu, uko egin ezingo dioguna. Esperientzia guzti hauek eta beste batzuk biziaraziko dizkizu gure Bizkaiko kostaldeak. 

Azpeitia – Gijón, 13 etapatan

Euskal Herria, Kantabria eta Asturias, erlazionaturik dauden hiru lurralde dira, izendatzaile berdin bat dutelarik, Kantauri itsasoa. Bertan hainbat gauza ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko aukera izango dugu. Historikoki gurutzatutako kultura izan dute, non natura, kirola, itsasoa, ohiturak eta gastronomia maite dituzten pertsonen bidegurutzea izan den…

Paisai zoragarriak eta bereziak dituzte, leku turistiko, gastronomía aberats, ekintza ugari, festak, azokak, gertaera garrantzitsuekin.

  • Euskal Herria (Euskadi) “Dena dago gertu”. Euskal Herriak eskaintza plurala du bisitatzea nahi duten guztientzat. Europako eskualde zaharrenetako eta kulturalki aberatsenetakoa denez, bisitariei asko du eskaintzeko. Hiri modernoetatik herrixka eta paisaia berdeetara, eta lehen mailako sukaldaritzatik Europako ardo eskualde onenetariko batetara, Euskal Herriak guztiontzako du zerbait.

  • Kantabria “Elkarbanatzeko leku bat”. Hiru Kantabria batetan.

    • Kantabria Urdina, berrehun kilometro baino gehiagoko kostaldearekin, paisai aniztasun handia biltzen duen lurraldea da.
    • Kantabria Kulturala, munduko haitzuloetako arte ondarerik garrantzitsuenetarikoa izanik, 2008an Kantauriko bederatzi kobazuloak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk.
    • Kantabria goxoa, produktuen aberastasun eta aniztasunagatik, elaborazio metodo tradizionalengatik.

  • Asturias, “itzuli paradisura”. Picos de Europak babesturik eta Kantauri itsasoko ertzean, Asturiasek benetako paradisu naturala du. Gainera, sukaldaritza, tradizio eta historikoki duen aberastasunak bidaiarien gustuko helmuga bihurtzen dute. Paradisu horren barruan, gainerakoengandik bereizten duen zerbait badago, hain zuzen ere arrantzale herri pintoreskoak dira. Cudillero eta bere portua, Luanco, Ribadesella, Lastres edo Llanes portua bezalako guneak.

· EZAGUTU AZPEITIA – GIJON 13 ETAPATAN· IBILALDIAK OINEZ ETA BIZIKLETAZ CANTABRIA ETA ASTURIAS ZEHAR · AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZU GUNEAK ASTURIASEN

Pamplona – Bidasoa, 16 etapatan

Autokarabanaz 16 ibilbide proposatzen dizkizugu Nafarroako mapa guztia orrazteko eta gauzak errazteko. Ibilbide bakoitzean, ezin galduzko guztia ikusiko duzu:  monumentuak, begiratokiak, museoak, gastronomia, jarduerak, autokarabana lekuak…

Espero dugu informazio baliagarria izango duzula.

Autokarabanaz bidaiatzen, kontatu zure esperientzia

Autokarabanarekin oporrak egin badituzu eta zure esperientzia gu guztiokin partekatu nahi baduzu, bidaliguzu zure historioa eta gure blogera atxikituko dugu.


Kontaktu datuak
  • 616 341 770 (Itziar)
  • 647 318 486 (Iñigo)
  • info@autocaravanasflying.com
Helbidea
  • Poligono Baiolegitxo 4-A

  • 20730 - Azpeitia
  • Gipuzkoa

Autocaravanas Flying ha sido beneficiaria del Fondo Europeo de Desarrollo Regional cuyo objetivo es mejorar la competitividad de las Pymes y gracias al cual ha puesto en marcha un Plan de Marketing Digital Internacional con el objetivo de mejorar su posicionamiento online en mercados exteriores durante el año 2021. Para ello ha contado con el apoyo del Programa XPANDE DIGITAL de la Cámara de Comercio de Gipuzkoa.

© Flying Autokarabanak - Lege oharra - Sitemapa

Call Now Button
Política de Privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible.

La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudarnos a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Nunca almacenamos información personal.

Tienes toda la información sobre privacidad, derechos legales y cookies en nuestra página de Política de Cookies.