Autokarabanan bidaiatzea aukera paregabea da gure txakurrarekin momentu zoragarriak bizitzeko, berarekin askatasun eta aire libreaz disfrutatu dezakegularik.
Zenbait aspektu kontutan izan behar ditugu gure bidaia era egokienean joan dadin, segurtasunari dagokion garrantzia emanez.
Autokarabanako irteera antolatzen dugunean, ondoko gauzak kontutan izan behar ditugu:
- Zenbait pertsonak bezala, txakur batzuk ere ondoeza eta txorabioa sentitu dezakete bidaiatzerako orduan, horregatik bidaia baino lehenago jatekorik ez ematea komeni da. Dagokion jatordua, ordu batzuk lehenago ematea da egokiena, modu honetan txakurrari digestioa egiteko denbora emango diogu eta botaka egiteko arriskua gutxituko dugu.
- Ziurtatu bere objektu guztiak daramatzagula; ohea, jateko eta edateko ontzia, ura, janaria, jostailuak, arnesa, soka…. Bere osasun txartela eta txertaketen agiria eraman behar da.
Nola bidaiatu behar du txakurrak autokarabanan:
Araudiaren arabera, txakurra “merkantzia” moduan kontsideratzen da bidaiatzerako orduan eta ondorioz behar bezala lotuta joan behar du; istripurik sortu ez dezan, istripua jasanez gero kolpekatu ez gaitzan… Hori ekiditeko eta gure txakurraren segurtasuna bermatzeko, merkatuan aukera ezberdinak ditugu:
- Gure txakurraren neurrira egokitutako kaiola edo transportina. Honek autokarabanara lotua joan beharko du.
- Segurtasun uhalera lotu engantxe batekin edo txakurrentzako segurtasun uhal bat erabili. Lotzeko modu hauetako bat erabiltzen badugu, oso garrantzitsua da gogoratzea arnesa erabili behar dugula, inoiz ez lepokoa, balaztada batean txakurra itotzea ekiditeko.
Bidaian zehar geldialdiak egin behar dira 2 edo 3 orduero txakurrak pixa edo kaka egin, zein hankak luza ditzan. Aurreikusitako lekura iristean, ez dugu txakurra bakarrik utzi behar, kontutan izan behar dugu ohikoa baino urduriago egon daitekeela. Gogoratu txakurra egun beroetan ez dugula autokarabanan bakarrik utzi behar, bero kolpe bat edo deshidratazioa pairatu ditzakeelako.