Bidegabeko agurra
Duela lau urte, Flying Autokarabanen Bloga inauguratu genuen eta bertan Aitor Lasa autokarabana zale beterano bat elkarrizketatu genuen. Topaketa hura Covid pandemia bete-betean garatu zen, eta gogoan dut, sektoreari eta haren etorkizunari buruz gure webgunean hitz egitea proposatu genionean, azkar eta modu espontaneoan egin zuela.
Aitor autokarabanista adituak, elkarrizketa hartan, autokarabanismoaren munduan izandako jatorria, bizipenak, ilusioak eta esperientziak eta kezkak azaldu zizkigun, baita sektore zirraragarri horren ikuspegi oso profesionala ere.
Gaur, lau urte geroago, Aitorrekin hitz egin nahi genuke berriro, baina hori ez da posible izango, Aitorrek 49 urterekin, gaixotasun krudel eta azkar baten ondoren, utzi egin gaitu.
Gure erakundeko jendeak, beragandik gertukoak, Aitor pertsona alaia adeitsua, lagunen laguna zela esaten zigun eta, aldi berean, serioa, arduratsua eta langile nekaezina. Oro har, pertsona distiratsua, konprometitua eta gizatasun handikoa zen.
Aitor, denok galdu dugu lagun bat, eta sektoreak, erreferente handi bat. Aitor benetako luxua izan da zu ezagutu izana.
Flying autokarabanetan, beti gogoratuko zaitugu maitasunez.
Agur eta Ohore (P.E.D.)