Bizkaia autokarabana bidez
Bizkaia autokarabanaz
- AZPEITIA – BILBO 8 ETAPATAN
- 7. etapa: Bermeo
7. etapa: Bermeo

7. etapa: Bermeo

8. etapa: Bilbao

1. etapa: AZPEITIA

2 . etapa: Mutriku

3. etapa: Ondarroa

4. etapa: Lekeitio

5. etapa: Gernika

6. etapa: Mundaka
Bizkaia autokarabana bidez
AZPEITIA – BILBO 8 ETAPATAN.
7. etapa: Bermeo
7. ETAPA: BERMEO

Bermeo Euskal Herriko arrantza herri garrantzitsuenetako bat da. Herriak arrantza tradizio luzea du eta mendeetan zehar, Bermeotarrak bale arrantzale ospetsuak izan ziren. Gaur egun Bermeoko ekonomia arrantza industrian oinarritzen da, herriko armarrian ikus daitekeen bezala, bale itsasontzi baten arrantza erakusten da.
Bermeoko txoko bitxienetariko bat bere portu zahar benetan ederra da, bertan taberna ugari daude eta herriko jendeak edan eta pintxo batzuk jateko topagune bihurtzen da. Bermeo ezagutu nahi badugu alde zahar aldapatsutik paseo bat egitea gomendatzen dizuegu eta, interesa izanez gero, Ercilla dorrean kokatutako Arrantzaleen bizitzari eskainitako museoa bisitatzea posible da.
Bermeo Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren mendebaldeko muturrean dago, paraje natural babestu honen edertasunagatik oso gertu.
Mundaka udalerria 3 km ekialdera dago eta kontrako noranzkoan Gaztelugatxeko San Juan dago 8,5 km-tara, Euskal Herrian leku ezin hobea ikusi ahal izateko.
Euskoguide web orritik eskuratutako informazioa (Euskal herritik bidaiatzeko gida).
BERMEON IKUSI ETA DISFRUTATZEKO LEKUAK, EUSKAL HERRIA
Turismo Kulturala:
- Aita Guria, XVII. mendeko baleontzia
- Kasinoa, 1894 urtekoa
- San Francisco konbentuko klaustro gotikoa, 1357 urtekoa
- Santa Eufemia-ko eliza (XV eta XVI mendekoa)
- Arrantzalearen museoa
- Barroko garaiko udaletxea
- San Juan portala (XIV mendea).
Gastronomia:
- Bengoetxe jatetxe-erretegia: euskal sukalde tradizionala
- Cannon jatetxea: parrilan jaki askotarikoak, etxeko biberoa
- Almiketxu jatetxe-erretegia
- Jokin jatetxea: euskal sukaldea, arrain freskoan espezilizatua.
Inguruan bisitatzeko beste leku batzuk:
- Bakio: Uribeko bailaran, ondartzak, mendiak eta labarrak eskeintzen dizkigu.
- Plentzia-Munguia: bere ibai ederra, ondartza polita, portu eta alde zaharraren xarma eskeintzen dizkigu.
BESTELAKO INFORMAZIO INTERESGARRIA
Festa egutegia:
- San Juan: ekainak 24
- Magdalenaren eguna: uztailak 22
- Andramariak (herriko festak): irailak 7tik 16arte
Eta gainera…
- Arrain azoka (Feria del pescado): maiatzeko azken bigarren asteburua.
- San Martin azoka: azaroak 11
Ibilbideak:
- Bermeo oinez eta BTT ibilbideen bitartez ezagutzeko rutak (mendiko bizikletan egiteko ibilbide zirkularrak bizibermeo.eus web gunean
Helbide interesgarriak:
- Euskal Herriko turismo bulegoaren ataria
- Bermeoko turismo bulegoa
Helbidea: Lamera, z/g
Tel.: +34 946 17 91 54
E-mail: turismoa@bermeo.eus