Bizkaia autokarabana bidez
Bizkaia autokarabanaz
- AZPEITIA – BILBO 8 ETAPATAN
- 2. etapa: Mutriku
2. etapa: Mutriku

2 . etapa: Mutriku

3. etapa: Ondarroa

4. etapa: Lekeitio

5. etapa: Gernika

6. etapa: Mundaka

7. etapa: Bermeo

8. etapa: Bilbao

1. etapa: AZPEITIA
Bizkaia autokarabanaz
AZPEITIA – BILBO 8 ETAPATAN.
2. etapa: Mutriku
2. ETAPA: MUTRIKU

Mutriku arrantzale herri ederra da eta bertako biztanleak balearen arrantzara dedikatu izan ziren urteetan zehar. Mutrikuko Alde Historikoa, Monumentu Multzo izendatua dago, zentzu honetan Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko Erdi Aroko herririk onenetakoa izanik. Alde historiko hau arrantza-portura iritsi arte gurutzatzen diren kale estuek osatzen dute.
Mutriku Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatuta dago, flysch-eko kostaldeko eremuan harri-masa ikusgarriak ditu eta interes bereziko bailara karstiko ugari (Astigarribia, Olatz …). Mutrikuk Nautilus Museoa du, bisitatu beharreko interpretazio geologikoko zentroa delarik.
Gaztañeta eta Churruca marinel ospetsuen sehaska da. Mundu mailan ezaguna izan da ontzigintzan egindako ekarpenengatik eta Trafalgarreko guduan egindako performance heroikoagatik, hurrenez hurren.
Halaber, gastronomiak leku garrantzitsua hartzen du Mutrikun, Euskal Herriko gainerako herrialdeetan bezala
Herriko planoa eta informazio turistikoa deskargatu ahal izateko klikatu hemen.
Debabarrena orrialde ofizialetik eskuratutako informazioa.
MUTRIKUN IKUSI ETA DISFRUTATZEKO LEKUAK, EUSKAL HERRIA
Turismo Kulturala:
- Bere alde zaharra 1995 urtean konjunto monumental izendatua izan zen.
- Churrucaren omenezko monumentua (Trafalgarko ontzi borrokaren heroia)
- Asunción eliza
- Galdona jauregia eta udaletxea.
- San Andres eliza (XI mendea), Gipuzkoako zaharrena
- Olatz auzoa, barnealdean kokatua, bere kobatxoez ezaguna
- Zazpi ondartzak, Saturrarangoa barne
Gastronomia:
- Bar Batzoki: pintxoak, legatz kokotxak, bakailaua…
- Bar Ametza: karta (haragiak, arrainak eta entsaladak), plater konbinatuak, razioak eta bokatak.
- Piper jatetxea
- Obrador Goxart: gozogintzan adituak
- Beste jatetxe batzuk Mutrikun: https://www.mutriku.eus/es/turismo
BESTELAKO INFORMAZIO INTERESGARRIA
Festen egutegia:
- El “Berdel Eguna“, apirileko lehenengo asteburuan ospatzen den festa.
- Madalenak, herriko festak dira eta uztailean ospatzen dira.
- Calvarioko festak, irailak 14tik 16ra.
Mendi-Ibilbideak:
Helbide interesgarriak:
- Euskal Herriko turismo bulego ataria
- Mutrikuko turismo bulegoa:
Txurruka plaza z/g
20830 Mutriku, Gipuzkoa
Tel.: +34 943 60 33 78
Email: turismo@mutriku.net
Web: https://www.mutriku.eus/